OTZAURTE

2019ko Apirilak 14, igandea

GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) –  4. proba OTZAURTE

Gipuzkoa 2018-2019 IV. Orientazio liga herrikoiko 4. proba Zegaman – Otzaurten ospatuko da, zehazki, Otzaurte-Beunda-Txurruko Puntako eremuan. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Beundan kokatuko da.

AZKEN ORDUKO ALBISTEAK

  • Bihar Otzaurtetik – Beundarako hormigoizko pistan aparkatuko da. Beraz. Ez da onartzen autokarabanarik Otzaurtetik gora, eta kotxea partekatzea lehentasunezkoa da. Parte hartzaile batzuk hormigoizko bidean gora distantzia bat egin beharko dute, tokiaren arabera.
  • Ibilbide horian. Bukle edo eraztun bat dago, beraz baliza berdina 2 aldiz pikatu beharko da ibilbidea egoki egiteko.
  • Biharko mapak 1/7500 eskalakoak dira

Mapa, Chema Mediavilla eta Tito García Crespo kartografoek 2018. urtean egina da, eta probaren trazatua Ibon Goikoetxeak egingo du. Mapak 1:10.000 eskalan inprimatuko dira.

Eremuaren ezaugarriengatik, parte hartzaile kopurua 350 parte hartzailetara mugatuko da. (laguntzaileak barne). Izen emate epea apirilak 11a osteguna, gaueko 22.00 an amaituko da, edo lehenago, parte hartzaile kopurua gaindituko balitz. (kasu horretan ez da onartuko egunean bertan izen ematerik). 

Orientazio proba Aizkorriko Parke Naturalean ospatuko da, Natura 2000 sarearen barruan kokatzen den eremuan. Horretaz gain, ohikoa da eremuan ganadua ibiltzea. Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.