2019ko Maiatzak 12, igandea
GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) – 5. proba ARANTZAZU
IV GOL Ligako Gipuzkoako 5. herri orientazio proba Oñatin egingo da. Arantzazu auzoan, Iturrigorri eta Urbiarako bidean dauden baso, larre eta eremu natural paregabean.
• EskolaKirola 2018-2019ko 2. Orientazio eskolarteko proba:
Eskola-kiroleko proba denez, 16 urte edo gutxiago dituzten neska-mutil gipuzkoarrek (bakarka, taldean edo familian) eta beraiekin batera doazen guraso eta heldu gipuzkoarrek, 2 eratan parte hartu dezakete, eskola kiroleko programaren barruan: banaka (prezio bakarra 3€) edo taldean (prezio bakarra 5€ talde osoarena).
Kontuz izen ematerako orduan. Lehen 2 aukerak, eskola-kiroleko programatik kanpo baitaude, alegia.
- BANAKAKO/Inscripción individual (5,00€)
- Ez da eskola kirola, hau bakarka doazen helduentzako edo 16 urte edo gutxiago duten EZ gipuzkoarrentzat da. (Adibidez 24 urte gipuzkoar bate do 14 urteko bizkaitar bat)
- TALDEAK/Inscripción grupos (5,00 €)
- Ez da eskola kirola, hau gipuzkoako 16 urte edo gutxiagoko umerik gabe parte hartzen duten taldeentzat dira. (Adibidez. 40 urteko bikote bat, edo Arabako familia bat 12 urteko ume batekin)
- Gipuzkoako ikasleak bakarka / Escolar gipuzkoano individual (3,00 €)
- BAI, eskola kirola da. Gipuzkoako 16 urte edo gutxiago duten neska mutilak, eta bakarka parte hartzen dutenak. (Adibidez, Oñatiko 10 urteko neska, open horian bakarka parte hartzen dueña)
- Gipuzkoako ikasleak taldean-familian/Escolar gipuzkoano grupo-familia (5,00€)
- BAI, eskola kirola da. Taldean edo familian Gipuzkoako 16 urteko edo gutxiagoko neska mutilen bat badago. (Adibidez. 8 urteko 2 umekin parte hartzen duen bikote zarauztarra)
Arantzazuko mapa, Roberto Pascualek egin du 2018ko neguan, kartografiako IOF arautegia jarraituz. Proba honen ibilbidea trazatu /marratu duena Roberto bera izan da.
Izen ematea maiatzaren 9an (osteguna) 22:00etan itxiko da. Espero dena baino jende gehiagok izena emanez gero, antolatzeileek izen ematea lehenago bukatutzat emateko eskubidea izango dute.
PARTE HARTZAILE OROK proban izena emanda egon behar du, baita soilik laguntzaile gisa badoa ere. Antolatzaileek ezin diete parte hartzeko aukera ziurtatu aurrez izena eman ez dutenei
Aizkorri- Aratz parke naturalean ospatuko da GOL froga erakargarri hau. Kareharrizko mendilerroak babestuta, ta pagadi amaiezinak aurkitu ahal ditugun eremu zoragarrian; baita ere, lizar, pinu eta haritzez betetako baso ederrez gozatzeko aukera izango dugu.