2019ko Otsailak 23, larunbata
GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) – 2. proba GETARIA (gauez)
Honakoa Gipuzkoako 2018-2019 IV. Orientazio liga herrikoiaren bigarrengo proba da.
Gauez egingo da proba eta beraz, antolatzaileok linterna edota frontala eramatea gomendatzen dugu. Harrera Getariako Udal plazan izango da eta irteerak udaletxe aurreko jolas parkearen alboan, informazio bulegoaren aurrean.
Alberto Tapiz eta Ibon Goikoetxeak 2016an eginiko mapa da. Proba, 1:4000 eskala-dun maparekin egingo da, eta ibilbidea Lertxunditar anai-arrebek marraztu dute
Kartografoak esandakoa jarraikiz, ” hiri orientazio proba teknikoa eta fisikoa da, eta beharrezkoa izango da, ibilbide motzena hautatu nahi bada behintzat, mapa ondo irakurri eta interpretatzea “.
Izen emate epea otsailaren 21a osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko.
Proba, hiri eremuan ospatuko da eta parkeak ere igaroko dira. Momentu oro zirkulazio arauak errespetatu beharko dira, eta antolaketak arreta berezia eskatzen die parte hartzaileei, bereziko gainontzeko oinezkoekin. Inguruarekiko errespetua orientazio kiroleko lehentasunezko araua da!