AMETZAGAINA

2019ko Martxoak 24, igandea

GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) –  3. proba AMETZAGAINA

IV GOL Ligako Gipuzkoako 3. herri orientazio proba Donostian egingo da,  Ametzagainako parke, baso eta eroritako horma eremuetan  barrena. Harrera Ametzagaina parkearen EKIALDEko sarreran egongo da (Garbera merkatal eremuaren ondoan).
 

AZKEN ORDUKO ALBISTEAK

  • Parte hartzea kontutan izanda, antolaketak lehen irteerak 9.00 tik emango ditu. Gogoratu irteera 9.00 tik 12.00 bitartean izan daitekeela beraz. Itxarote denbora haundiena ibilbide hori/familiarrean aurreikusten da.
  • 10.00 tan hasi berrientzako oinarrizko ikastaro bat emango dugu.
  • Harrera errazteko, iladan baieztatu zuen izena edo taldearena eta prest izan NAN bat parte hartzeko beharrezkoa den pintza hartzeko.
  • Proba osatu ez bada, derrigorrezkoa da, helmugan iritsi zarela jakinaraztea, antolaketa lanak errazteko.
  • Amaitzean, derrigorrezkoa da, alokatutako pintza berriz itzultzea.

 

EKINTZA BEREZIAK


EskolaKirola 2018-2019ko 1. Orientazio eskolarteko proba:
Eskola-proba denez, 16 urtez beherakoek bi eratan parte har dezakete kategoria honetan: banaka (prezio bakarra 3€) edo taldean (prezio bakarra 5€ talde osoarena).
Gure gomendioa da banakako proban parte hartzea era honetako orientazio lasterketetan laguntzarik gabe eta modu autonomoan ibiltzeko gai direnek. Ikasle gehienentzat aukerarik onena talde gisa parte hartzea da (ikasle eta persona helduz osatutako taldeetan).
(10 urtetik beherakoren batek banaka parte hartu nahi balu, heldu baten aguntza beharko luke).

** KAMISETA BAT EGONGO DA IKASLE BAKOITZARENTZAT **

  • EHU/UPVren Unibertsitate txapelketa (Espainako Unibertsitate mailako txapelketarako sailkapena).

Parte hartzaile unibertsitario gisa lehiatuko direnek “Banakako Gorria” kategorian eman behar dute izena , eta inpimakian unibertsitario direla jarri behar dute dagokion lekuan.

EHUko ikasleak: inskripzioaren tasa eta probara joateko garraioaren kostea (autobusa, taxi, …) EHUak ordainduko ditu. Gorde tiketak eta eraman EHUren Kirol bulegora.
EHUko ikasleak dohako inskripzioa dute (zerbait ordaindu dutenak in situ itzuliko zaizkio)

Ametzagainako mapa Raul Santiesteban Martinezek egin zuen 2012an, kartografiako IOF arautegia jarraituz. Geroztik berrikusia izan da; azkenekoz 2019an, Oscar Marañonek. Proba honen ibilbidea trazatu /marratu duena Oscar Marañon da. Hiri orientaziorako mapa hau egokia da orientazio saioetan hasi berrientzat, bai kokaguneagatik, bai eta aukeran bide asko edukitzeagatik; baina profesionalentzat beharrezkoa den exijentzia maila ere badu.

Izen emate epea martxoaren 21a osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko. 

Proba Donostiako parkerik handienetako batean egingo da. Denetik dago bertan: baso eremuak, lorategiak; gotorleku frankisten arrastoak eta aire librean jolasean aritzeko lekuak; errekasto eta urmaelak; hau guztia Txomin, Intxaurrondo eta  Altza auzoen gaineko muino batean . Jarduera honetan  oinarrizko  betebeharra  da gure ingurunea errespetatzea.!